top of page

                BARROKOA:

     Barrokoa XVII-XVIII. mendeetan eman zen. Garai honetan katolikoak eta protestanteak banatu ondoren sortutako krisi espiritualak eta hainbat faktorek eragindako egoera ekonomiko txarrak aro honetako gizarte-egoera okertu zuten. Guzti horrek musikan ere aldaketa garrantzitsuak eragin zituen eta garaiko monarkia absolutistek musika herriaren aurrean beraien handitasuna adierazteko erabiltzen zuten. Horrez gain, Kontraerreformako elizgizonak musika ideiak indartzeko eta kristauengan eragin emozionala izateko tresna garrantzitsua zela ohartu ziren.

        Musika hezkuntzaren ikur bilakatu zen eta leku pribatuetan entzutetik era publikoan antzoki handietan entzutera pasatu zen.

Barrokoan, opera zen ahots-musika profano gorena eta kantatak nahiz zarzuelak ere aipagarriak ziren. Genero musikal honetako izarrik handienak castratoak izan ziren.

        Barrokoaren ezaugarriak:

 

  • Garaiko musikak kutsu dramatikoa eta emozionala zuen.

  • Barrokoko musika instrumentalaren forma nagusiak suitea, sonata eta concertoa izan ziren.

  • Aro honetako musika-tresnarik ezagunenak harizkoak ziren, biolinen familiakoak.

  • Errenazimenduko instrumentu asko alde batera utzi zituzten, baina tronpeta, tronboia, flauta, organoa, arpa eta klabizenbaloa, indartu ez ezik, hobetu ere egin zituzten.

  • Espainian Zarzuela eta Tonadillak sortu ziren.

       Garai horretako musikari garrantzitsuenak, besteak beste, Johann Sebastian Bach, George Frederich Häendel, eta Antonio Vivaldi izan ziren.

bottom of page