top of page

         XX.MENDEA:

    XX. mendean, II. mundu gerraren ondoren, iraultza handi bat eman zen mundu guztian eta horrek sekulako aldaketa eragin zuen musikan ere eta  mugimendu eta estilo berriak sortzen hasi ziren:

               · Musika zehatza: bizitzako soinuak eta zaratak jasotzen ditu: motoreak, hegazkinak, champagne botila baten kortxoa...etab. Musika mota hau Frantzian sortu zen 1948. urtean.

                · Musika elektronikoa: berak fabrikatzen ditu soinuak, generadore elektronikoen bitartez. Hirurogeiko hamarkadan Alemanian musika elektronikoa sortu zen. Biak teknika berri bat sortu dute: Musika Elektro - Akustikoa.

                · Musika aleatorioa: Interpretariari inprobisatzeko tarteak eskaintzen dizkion musika da.

                · Musika estokastikoa: Ordenagailua erabiltzen du musika egiteko.

             KONTSUMORAKO MUSIKA

        Hona hemen kontsumorako musikaren ezaugarri garrantzitsuenak:

                •  Kontsumorako musika edo musika arina, gure garaiko musika herrikoia da.

                •  XIX – XX. Mendeen arteko trantsizioan hasten da.

                •  Mundu osoko musika herrikoien eragina du eta Estatu batuetan hasten da hedatzen.

      Hona hemen kontsumorako musika mota desberdinak: Jazz-a, Ragtime, Country, Blues-a,  Swing-a eta Espiritual Beltzak.

           ROCK & ROLL-AREN HASIERA

      Rock & Rolla AEBtan sortu zen XX. mendeko bigarren erdian. Rock musika estiloa oso zabala da eta muga lausoak ditu; hain zuzen ere, batzuetan Soul edo funk generoak ere lotzen zaizkio.

      Rock & Rollaren ezaugarri nagusiak:

               · Blues beltza eta Country zuria nahasi eta gitarra elektronikoaren akordeen fusiotik sortu zen.

               · Beste musika mota batzuk ere eragin izan zuten: jazza, saltsa, booggie woogie...

 

           FOLKA ETA PROTESTA KANTUA

      Folka eta protesta kantuko abeslaririk garrantzitsuenak Joan Baez eta Bob Dylan izan ziren. Bi gertaerek piztu zuten protesta kantua: arrazismoak eta Vietnamgo gerrak.

      Garai honetako abeslariek gerra egin orde, musikaren eta kantuen indarrarekin borrokatu nahi izan zuten gobernuaren eta zitalkerien kontra.

ROCK & ROLLAREN SENDOTZEA

      Beatles talde britainiar ospetsuak Rock & Rollaren sendotzea ekarri zuen eta beraren eraginez beste hainbat talde ospetsu sortzea, esate baterako Rolling Stones-ak. Azkenengo hauek Beatlesen musikaren aurkako erantzun gisa sortu ziren.

       Horren ostean, Rock Gogorra era sortu zen, garrasi eginez kantatzen da eta elektronikaren bitartez hotsa potentzia areagotuz, eta keinuak exageratuz aritzen da; adibidez: kontzertuetan gitarrak apurtu.... Hauek dira Rock gogorreko talde batzuk: Led Zeppelin eta Deep Purple.

       Punka Londresko gazteriaren artean sortutako moda da. Ilea koloreetan tindatu eta gandor itxuran moztu zuten. Punkeko talde ospetsuenetako bat Sex Pistols da.

       Rapari dagokionez, erritmikoki deklamatutako testu bat da, erritmo elektronikoez lagunduta. Gizarte arauen aurkako izaera erreboltaria eta bortitza duena. Rapero ospetsu batzuk: Enemy, N.W.A, Public, Eminem (gaur egungoa)...

       Hala eta guztiz ere esan genezake munduan Pop eta Rockaren azken arrakasta Michael Jackson, Queen eta Bruce Springsteen bezalako abeslariek izan zutela.

bottom of page