top of page

                      ERDI AROKO MUSIKA

         Erdi Aroan eliza katolikoa gizartearen oinarrizko ardatzean bihurtzen da. Erdi Aroko musika, batez ere, erlijiosoa izan zen, egiten ziren lan gehienak Elizarentzat zirelako.

          Kantu Gregorianoa, izango da denboraldi luze batez lurraldeak gobernatuko dituen musika, garai honetan boterea eta kultura monjeen eta erlijiosoen eskuetan egongo direlako.

          Dena den, musika profanoak beti toki bat izango du, batez ere Behe Erdi Aroan juglareen eta trobadoreen agerpenarekin. Hauek gazteluetan, jauregietan, plazetan edo kaleetan antzezten zuten.

                 NOLA EZAGUTZEN ZEN ERDI AROKO MUSIKA

        XX. mendean ikerlariek musika arloan egineko lan garrantzitsuari esker, Erdi Aroko musika suspertu egin zen.

 

        Erdi Aroko musika ahozkoa da; Musika tresnak ahotsen laguntzaile edo ordezkoak izaten dira. Erdi Aroko musika profanoa trobadoreen eta juglareen abestiak eta dantzak dira. Musika gehiena erlijiosoa da eta bertan ondorengo mota hauek bereiz daitezke:

            -Gregorianoa: Ahozko kantua.

            -Ars antiqua: Polifonia hasi zen.          

            -Ars nova: Adierazkortasun eta berdintasuna erritmo aldietan.

​

                KANTU GREGORIANOA

        Gregorio Magno Aita Santuak liturgia desberdinetan ematen ziren abestiak batu zituen.Arrazoi honengatik Kantu Gregorianoaren izena hartuko du. Hemendik aurrera, musika mota hau gune-erlijioso guztien protagonista izango da IX. mendearen bukaera arte. Hortik aurrera, pixkanaka pixkanaka baztertua izango da polifoniaren sorkuntzagatik.

 

       Kantu gregorianoaren ezaugarriak:

           -Eliza katolikoaren kantu ofiziala da.

           -Musika bokala da akonpainamendu instrumentalarik gabe.

           -Guztiek melodia berdina abesten dute.

           -Kantuak latinez daude eliza katolikoaren hizkuntza ofiziala delako.

           -Erritmo librea dauka, testuak markatzen du.

               Kantu gregoriano motak:

       Abeslariaren osaketaren arabera:

          -Antifonala: bi monje abesbatz kantua txandakatzen zuten.

          -Responsoriala: abesbatza eta bakarlariak kantua txandakatzen zuten.

          -Zuzena: ez dago aldaketarik. Beti abesten du abesbatza batek edo bakarlari batek.

 

       Testuaren eta noten arteko erlazioaren arabera:

         -Silabikoa: nota bakoitzari testuko silaba bat dagokio.

         -Neumatikoa: bi edo hiru nota testuko silaba bakoitzeko.

         -Melismatikoa:nota asko testuko silaba bakoitzean.

 

              ERDI AROKO INSTRUMENTUAK

       Lauta: oso kaxa sabaleko hari instrumentua.
       Triska: landa eremuetako dantza.
       Gitarra moriskoa: lau hariko gitarra, mehea eta zulorik gabea.
       Gitarra latinoa: moriskoa baino handiagoa eta hari gehiagorekin.
       Arrabita: aintzinako biolina.
      Salterioa:mailuez kolpekatzen den hari instumentua
       luma bihuela: lumaz edo plektoz jotzen den bihuela.
        Galipe frantsesa: Frantziako dantza edo musika konposizioa
        Dan buelta: esku batez jotzen den danbolina bestearen txirula jotzen den biutartean
        Kanona: hirurogeita hemezortzi hari arteko jatorri musulmaneko salterioa.
       Dultzemela: hari sakatuko musika tresna.
        Axabeba: txirula moriskoa
        Albogoia: zazpi zulo eta soinu baxua dituen txirula handia.
        Zinfonia: zarrabeta edo arrabita gurpilduna.
        Baldosa: hari sakatuko musika-tresna.
        Zahagitxoa: gaitaren antzeko musika-tresna. 

bottom of page